top of page

Nagore Goñi - Argazkilaria

pozten naiz zu ezagutzea...

Komunikazioa izan da beti nire bizitza profesionalaren oinarria. Kazetaritzan, diseinu grafikoan eta argazkilaritzan burutu dittut nire ikasketak, eta hiru arloak gustoko dittudan arren, hirugarrenak atera du nere onena, hala sentitzen dut nik behintzat. 

  Nire bizitza pertsonalean jardunaldi osoan zehar naiz amatxo, emaztea denbora librean eta laguna 24 orduetan. Horrez gain, kaferik gabe bizi ezin den pertsona horietako bat naiz, leku berriak ezagutzea gustoko duena, eta esna amesten duen horietakoa. Sormen eta ikusmin handikoa naiz, baita perfekzionista ere. Errespetua denaren aurretik jartzen duen pertsona horietakoa eta zer esan ahal nuena pentsatzen duen horietakoa. Oso sentibera naiz, hala ere, aspaldi utzi nion jendeak zer pentsatzen zuenaz arduratzen. Pertsonez maitemintzen naiz, liburu eta filmetako pertsonaiez, irribarre batez, begirada batez. Horrelakoa naiz, eta horrela agertzen naiz argazkilaritzan.

Erretratuko argazkilaritzan espezializatutako argazkilari askoren ikastaro, workshop eta hitzaldietan egon naiz. Niretzat, heziketa ezinbestekoa da. Zalantzarik gabe, ikasketa, aurrera egiteko bermea da. 

 Nire ametsa

Gurasoen etxea, igandea, argazki albunak... atzo izango balitz bezala gogoratzen dut.  Opor herrira bidaiak, lagunen urtebetetzeen merendolak, gure lehen familia bidaia... zenbat istorio  entzun genituen anaiak eta biok. Egun, oraindik, argazki horiek opor-herriaren usainera teleportatzen naute, txistuaren doinura Haurren Egunean, bizkotxoaren eta txokolatearen zaporera eta nere gogoko mantaren leuntasunera. Denborarekin, une horiek, usain horiek, egun berezi horiek, ahaztu egiten dira.

  Hala ere, argazki horiei esker, etxeko egongelan, usain hori, sentimentu hori, irribarre hori eta zapore goxo hori, nereganatzen nituen. Ustez ahaztuta neukan sentimentuak neregana itzuli egin ziren, gaur egungo 'ni'-a berreskuratuz.

  Argazkilaritza neregan izan duen gaitasuna da...   Orain, neu naiz beste aldean nagoena, argazkiak egiten duena, une hori, usain edo zaporeari 'bizitza' ematen diona, berriro ere gogoratu nahi izango duzun momentu edo sentimentua zureganatuz. bazatoz?

Kontaktua

639238880

bottom of page