top of page

bizi

Bizi* : Bizia duena, bizirik dagoena;Bizitasuna duena; bizitza, bizialdia.

​

Bizitza sortu duzue eta hori ezin da ezerekin konparatu. Ezagutzen ez duzuen eta jada maitatzen duzuen persona bati bizitza eman diozue. Badakit haurtxo bakoitza miraririk handiena dela bere gurasoentzat. Ezagutzen ditut ere lehen hilabeteen ondoeza, nekea eta haurdunaldiaren aldaketak, bai fisiko bai psikologikoak. Ez da erraza, baina une txar horiek ere ahaztuko dituzue. Hala ere argazkietan islatuta geratuko dira zure txikiarekin bizitako uneak, zure bikotearen begiradak eta magikoki bizitza sortzeko eraldatu dena zure gorputz boteretsuaren irudiak

​

​

Haurtxoek negar egiten dute, aharrausi egiten dute, lo egiten dute eta esnatu egiten dira. Kikiltzen eta luzatzen dira, eta horrela da gogoratu behar ditugun bezala. Hor dago niretzat edertasuna. Jaioberriko argazkigintza naturalaren boterean sinesten dut. Inoiz ahaztuko ez diren eta denboran luze iraungo duten irudiak. 'Menos es más' esaldiaren zale amorratua naiz eta  nire lanean horrela islatzea saiatzen naiz. Bizitza errealeko erretratutak, fondo eta kolore neutro eta osagarririk gabekoak, benetan garrantzitsuena denari argia emanez: haurra.

bottom of page